XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5-4 FUNTZIO POLINOMIKOEN ADIERAZPEN GRAFIKOA

Funtzioak adierazteko gehien erabiltzen den metodoa adierazpen grafikoa da.

Adierazpen grafikoa, erlazioaren diagrama cartesiarra da.

Adierazpen honek informazio oso ona ematen du funtzioaz; askotan, adierazpen grafikoa lehenago ezagutzen da adierazpen algebraikoa baino.

Esate baterako: taula batetan jasotako datoak diagrama cartesiarrean jasotzen baditugu eta dato horiek zuzen batetan kokaturik badaude, besterik gabe badakigu funtzio hori lehenengo mailako funtzio polinomikoa dela.

Funtzioen adierazpen grafikoa egiteko bi bide dago: - Bi magnitudeak erlazionatzen dituzten datoak ezagunak dira: kasu honetan adierazten dira diagrama cartesiarrean eta kito.

- Funtzioaren adierazpen algebraikoa ezagutzen da: kasu honetan delako datu horiek bilatu behar dira eta horretarako.

- Ezezagun nagusiaren balioak aukeratzen dira.

- Dagozkien irudiak kalkulatu.

- Honela sortutako bikoteak, adierazi.

Aldagai nagusia ardatz horizontalean adierazten da eta menpekoa bertikalean.

5-4.1 Lehenengo mailako funtzioaren adierazpen grafikoa

Har dezagun .